BESTELAKOAK

“Beldur Barik Jarrera!”, indarkeria sexistaren aurkako ikus-entzunezkoen lehiaketaren deialdia zabalik da

Abian da aurten ere Beldur Barik programak antolatzen duen Beldur Barik Jarrera! ikus-entzunezkoen lehiaketa, indarkeria sexistaren aurkako portaera guztiak bultzatzeko konpromisoari eutsiz..

Bere hamargarren edizioan lehiaketaren xedea mota guztietako arte adierazpenak aintzatetsi, balioetsi eta bultzatzea da, baldin eta gaur egun emakumeen desberdintasun egoerei neska-mutilek aurre egiteko duten modua erakusten badute, errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian eta erantzunkidetasunean oinarritutako jarrera eta jokabidez osatutako modua, hain zuzen, indarkeria sexista erabat arbuiatzen duena.

Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako  indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak,  anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken  ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Hiru kategoriatan, 12 eta 26 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edo ikasten dutenak. Hala, 12 eta 13 adin tartekoen kategorian, 14 eta 18, eta 18 eta 26 urte bitarteko kategorian, banaka edo taldeka, azaroaren 5era arte dago izena emateko aukera. Era berean, pertsona eta talde bakoitzak, gehienez ere, 3 proiektu aurkeztu ahal izango ditu.

Parte hartzaileek, mota guztietako arte adierazpenak aurkez ditzakete, beti ere formatu digitalean eta gehienez 3 minutuko luzera badute. Gainera, ikus-entzunezko formatua edota audio formatua bada, bideo  plataforma baterako esteka bidez aurkeztuko dira (Youtube, Vimeo, Facebook edo Instagram plataformen bitartez). Eta Facebook edo Instagram-era  igotzekotan, bideoak modu publikoan argitaratu beharko dira. Eta formatu grafikoa bada, aldiz,  JPG formatuan izan beharko da, kalitate handian, eta 5MB ez dute gainditu beharko.

Hizkuntza irizpideak ere baloratuko dira. Hartara, lanak  euskaraz,  gazteleraz, ele-bietara zein  bestelako hizkuntzaren baten ere aurkeztu ahal izango dira, baldin eta euskarazko edota gaztelerazko azpitituluak badituzte.

Emakundek antolatutako lehiaketak, Araba, Bizkaia  eta Gipuzkoako Aldundien, Berdinsareak eta EUDELen babesa du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Gazteria Zuzendaritzaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta EITBren laguntzaz gain.

Zenbait udalerritan Beldur Barik herri lehiaketak antolatzen dira eta lehiaketa orokor honetan aurkezten diren lanek herri lehiaketetan parte hartzeko aukera ere izango dute.

Lehiaketaren oinarrien xehetasunak, beldurbarik.eus webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu