BESTELAKOAK

“Beldur Barik” jaialdia larunbat honetan

Beldur Barik 2012 ekimenak euskal gazteria elkartuko du indarkeria sexistaren aurkako urteko topaketan, azaroaren 24an Gasteizen. Jaialdiaren helburua da sorkuntza bultzatzea eta emakumezkoek hainbat arte-esparrutako lana ikusaraztea eta balioztatzea.

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, jai-giroko topaketa hau euskal hiriburuetako batean ospatzen da urtero, eta aurtengoak gazteekin landutako prebentzioa oinarri izan duen Beldur Barik! urteko programari amaiera emateko balioko du.

Artium Museoak, 16:30etik aurrera, autodefentsarako tailerrak, komikiak sortzeko tailerrak eta ikus-entzunezkoen tailerrak antolatuko dira; saio musikalak eta Beldur Barik Lehiaketaren sari banaketa ere egongo dira eta lehiaketan aurkeztutako lanak ikusi ahal izango dira.
Bertso-saio bat ere ez da faltako eta horretarako Ainhoa Agirrezaldegi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Uxue Alberdi arituko dira.

Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button