ESZENA

“Molly Bloom, lur eta haragia” izeneko obra, Ean

Larunbat honetan, urtarrilak 30, 20:00etan, antzerkia programatu dute Eako Eskolondon. Agerre teatroa & UT, EHUko espresiogunearen eskutik, Joyceren Ulises eleberriaren azken kapituluan datorren Molly Bloom, lur eta haragia eskainiko da. Maite Agirre izan da obraren zuzendaritzaz arduratu dena.

Bertatik jakinarazi digutenez, Molly Bloomen bakarrizketan, “ikusiko dugu Molly ohean; han lozorroan atzekoz aurrera etzanda Leopold Bloom senarra izango du. Molly, loa galduta, sare fin bat ehuntzen ariko da memoria bezain mehea, eta ikaragarrizko bidaiari ekingo dio, bizitza bezain luzea, non Mollyk zalantzan jarriko ditu bere mundua, gizonezkoekiko bere harremanak; gizartearen biolentziaz edo Europaren errealitateaz eztabaidatuz eta, batez ere, Irlandaren egoeraz.
Joycek Mollyren bakarrizketa punturik gabe, komarik gabe idatzi zuen, eta antzerkian horrela esanda dago. Molly Bloomen pentsamendua entzuten dugu pentsamendua den moduan: Libre, saltoka gai batetik bestera, aurreiritzik edo inongo mugarik gabe. Antzerkirako gure proposamenak hiru ahots, hiru grina, hiru antzezle desberdin erakusten ditu”.

Baina egun horretan ere, Ulises beste modu batean ere porturatuko da Ean. Xabier Olarra itzultzailearekin, Ulises lanaren inguruan hitzaldia egingo dute, Eskolondon 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button