BESTELAKOAK

Behinolako eguneroko bizitza

Bilboko Euskadiko Artxibo Historikoko aretoan, Germán Elorza (1910-1983) argazkilariaren erakusketa paratu dute. Urtarrilaren 5era arte bisitatu ahal izango da Bilbo eta eskualdeko eguneroko bizitza erakusten duen erakusketa ederra. 1932-1974 urteen artean Bizkaian egin zen argazki-kronika luzeenetarikoa da.

Hiriko begirada: Bilbo erakusketak “Germán Elorzaren argazkilari begirada nabarmendu nahi izan du eguneroko txoko eta gertakizunak nola ikusten zituen erakutsiz eta haren korrespontsal grafiko edo argazki kazetari izaera alde batera utziz. Erakustaldiak gizon baten begiradari heldu dio, beraren begiek ikusten zuten hori zer zen adieraziz eta orduko egunerokotasuna islatuz.”

Euskadiko Artxibo Historikoak hainbat helbururekin abiarazi du erakusketa hau:  Batetik, Germán Elorzaren bizitza eta obra herritarrei hurbiltzea; EHA-AHEk duen dokumentu-ondare publikoaren berri ematea; eta azkenik, ondare publikoaren inguruan herritarren kontzientzia piztea.

Germán Elorza argazkilaria (Vitoria-Gasteiz, 1910; Bilbo, 1983) 1932an hasi zen argazkilari lanetan, Bilboko argazki kazetari ezaguna zen Manuel Torcida Lux-en eskutik. Bere ibilbide profesionala Prensa Española eta Madrilgo Prensa Gráfica hedabideetan hasi zuen, korrespontsal grafiko lanetan. Gerra Zibilak iraun zuen bitartean ere lanean jardun zuen, Bilbon hainbat tokiko hedabiderentzat, eta 1937an Hierro egunkarian hasi zen lanean, 1974era arte. Urte hartan amaitu zen bere ibilbide profesionala, lan-istripu baten ondorioz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button