MUSIKA

Begoña Bang-Matu & The Shake It Up’s

Begoña Bang-Matu Madrileko Malarians ska taldearekin hasi zen aspaldian, baina hemen ezaguna da Potato talde mitikoarekin egin zituen kolaborazioengatik. Talde honekin hiru disko grabatu zituen.

Honen ostean, Fermin Muguruzaren  Inkomunikazioa  lanean ere parte hartu zuen, eta 2003an Kontrabanda taldearen zuzenekoetan aritu zen. Baina halarik ere, Amparanoia, Arpioni, Skalariak, Skaparapid eta Proyecto Secreto bandekin ere jardun zuen.

2001ean, Begoña Bang-Matu & La Orquesta Kingston taldearen barruan, Magia Negra izeneko lana grabatzen du. 2006ean, bigarrena,  I’m thinking about you (Brixton Records). Lan honetan, artistaren pisua bermatzen da, jazz, smooth ska-jazz, reggae eta soul edo gospel estiloen zantzuekin. Lan honek reggae erregina bilakatzen du.

2010ean, The Shake It Up’s  taldearekin kolaboratzen du eta hortik aterako da laster batean disko berri bat Have Fun!.

Bere musikaz gozatu nahi baduzue, apirilaren 13an izango da Bilboko Kafe Antzokian. Jo eta su!




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button