ESZENA

Mundu osoko 70 artista, ACT Lan Laburren Antzerkialdian

Ekainaren 1etik 4ra egingo da Bizkaiko Antzerki Ikastegiak (BAI) antolatutako ACT Lan Laburren Antzerkialdiaren 13. edizioa, Bilboko Kafe Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan eta Barakaldo Antzokian. Antolatzaileek iragarri dutenez, “lau egun horietan mundu osotik etorritako 70 artisten proposamen berritzaile eta arriskutsuak ikusi ahal izango dira”.

Aipatutako 70 artista horiek hainbat jatorritakoak dira: Irak, Frantzia, Italia, Herbehereak, Korea, Espainia edo Belgika. Bertoko artisten lanez gozatzeko parada ere izango da, Bizkaikoak hain zuzen.

Lanok gehienez 30 minutukoak eta askotarikoak izango dira: Dantza, txotxongiloak, antzerkia edo performancea, besteak beste. Horietako 12 lehian arituko dira. Saio bakoitzean bi edo hiru lan labur bilduko dira. “Lehiaketaz gain, duten kalitateagatik edo aurreko edizioetan irabazle izan zirelako egitarauan saihestezinak ziren lanak ere sartu ditugu jaialdian”.

Lehiaketan hauexek arituko dira: the great man, JJbro (Korea); Un hombre apunta a otro hombre con una pistola, Lástima Teatro (Bizkaia); Gynn,  Contemporary Project (Korea); A mi nunca me cortó la cabeza,  Lupa Companya de Teatre (Valentzia); Symbiosis, Ziomara Horametxe (Bizkaia); Give me a moment, Giselda Ranieri (Italia); Motion & motion, Collectivo XL (Italia); Osaka, Carmelo Segura Conpanhia (Madril); Body revolution, Mokhallad Rasem /Toneelhuis (Irak/Belgika); La main dans le sac, La Berlue (Frantzia); Atavico, Poliana Lima (Madril); eta, azkenik, Bounce back, Quintijn Relow (Herbehereak).

Halaber, hitzaldiak, topaketak eta tailerrak ere izango dira.

Informazio guzia: ACT.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button