ARTEA

Begirada geratzen zait

Bilboko Ondare Aretoan, Blas de Oteroren omenezko Begirada geratzen zait izeneko erakusketa paratu dute. Blas de Oteroren olerki batzuk ikusteko moduan interpretatzen dituzten artisten talde-erakusketa hil honen 26ra bitartean ikusi ahalko da.

Berrogeita hamarreko hamarkadako gizarte-poesiaren adibiderik adierazgarrienetako baten figura omentzeko eta gogorarazteko, bere olerkiak ikusteko modutik abiaturik, hainbat artistak (hogeita hiru dira) parte hartu dute erakusketa berezi honetan, batzuk bertokoak eta beste batzuk Kataluniakoak, tartean, Agustin Ibarrola, Jose Ibarrola, Naiel Ibarrola, Ane Pikaza, Rober Garay, Soiarte Alday, Maria Helguera eta Pep Fajardo.

Erakusketa egitearen ideia Beguesko udal mugartean, Parc del Garraf esparruaren barruan, kokatuta dagoen Vallgrassa, Arteen Zentro Esperimentalaren zuzendaria den Jordi Aligue artista katalanarena izan da. Erakusketa Orozkoko Udalaren, Beguesko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bartzelonako Diputazioaren arteko lankidetzaren emaitza da, Bilboko Udalarekin eta Fundación Blas de Oterorekin batera.

Blas de Oterori Begirada geratzen zait ikusizko omenaldi-erakusketa, hil osoan ikusgai, Bilboko Ondare Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button