AGENDA

Begirada feministak eta ekoizpen artistikoak uztartuko dira AZn

Jendarte garaikideen ekoizpen artistikoa ikuspegi feministetatik aztertuko da Azkuna Zentroan programatutako Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teoriak  ikastaroaren VII. Edizioan.

Lourdes Méndez EHUko Artearen Antropologiako katedradunak eta Xabier Arakistain arte komisarioak koordinatzen duten ikastaroan, artean eta feminismoan adituak diren herrialde, diziplina eta belaunaldi ezberdinetako hainbat hizlari bilduko dira. Esaterako, Frances Morris, Historialaria eta Londreseko Tate Modern-eko Zuzendaria edota Esther Ferrer, Performance-artista aitzindaria.

“Jakintza feminista deserosoa da unibertso artistikoaren baitan estruktura sexistak agerian uzten dituelako, eta kritika horrek erakusten du, egitura sozialek gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak sortzen dituztela”, azpimarratu dute antolakuntzatik. Ildo horretan, ikastaroaren helburua, “artearen ekoizpen arloan dauden ideia primitiboen sinesmen faltsuak bertan behera uztea da”. Era honetan, profesionala eta profesionala ez den publikoari, pentsamendu feminista eta arte garaikidean aditu diren pertsonen ezagutza feminista ezagutzera ematea da, proposamen honen helburua.

Hala, urriaren 26tik 28ra izango da eta aurten topaketa Lourdes Méndez,  Xabier Arakistain, Esther Ferrer, Frances Morrisekin hizlari egongo dira bertan, Sonia Boyce, Londreseko Arteen Unibertsitateko irakaslea eta artista; Alice Mahon, Cambridge Unibertsitateko irakaslea eta Arte Moderno eta Garaikidearen Historiako doktorea; Alicia Puleo Filosofian Doktorea, idazlea eta Valladolideko Unibertsitateko irakaslea eta Plataforma A, Artearen sisteman emakumeen ahalduntze normalizaturako euskal talde feminista.

Ikastaroan parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea www.azkunazentroa.eus webgunean.

Gonbidatuen ikuspegi feministek salatzen dutenez, “androzentrikoki, etnozentrikoki eta arraza aldetik lerratuak diren arteari buruzko kontakizunak ezartzen dira bortxaz irakaskuntzako maila guztietan”.

Ikastaroan hartara, XX. mende erdialdetik eraikitzen ari den jakintza feminista  deseroso hori edota ekoizpen artistikoko arloaren mistifikazioa salatzen duen begirada hori uztartuko dute artearen teoriekin, eta ekoizpen artistikoen hausnarketa sustatu asmoz.

Programa osoa eta informazio guztia hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button