Nontzeberri

Begibistan Zinemastea gaurtik aurrera

Amurrion egiten den Begibistan Zinemastea gaur berton hasi eta 30era bitartean luzatuko da. Bertan parte hartzeko epea abuztuaren 12an itxi zen eta orain, film interesgarrienak aukeratu ostean, emanaldiak datoz.

Lanak, gehienez 30 minutukoak, Ofibistan Sail Ofizial orokor eta Nerbioibistan Arabako, Bizkaiko Nerbioi Goienako eta Aiala Haraneko zuzendarien lanen sailean sartu dira.
Sariak potoloak izango dira: film labur onenari 1.200 euroko saria; euskarazko film labur onenari 1.000 euroko saria; Nerbioibistan ataleko film labur onenari 500 euroko saria; eta ikusleen saria, 500 eurokoa.

Hortaz, gaur berton izango da lehen emanaldia Amurrio Antzokian, 20:00etan, Nerbioibistan sailarekin. Bertan, Puré (Mikel Bustamante), Cartas de guerra (Aritzeder Arregi), Pajero (Aitor González), Koloretako txoriak (Luisan García, Luis Santos, AMPA Lamuza), Peseteros (Mikel Bustamante) eta La Sra. Jesusmari (Aitor Arenas) filmak pantailaratuko dira.

Datozen egunotan, Ofibistan saileko lan mordoa ere ikusteko parada egongo da. Azken egunean, 30ean, sari banaketa egingo da.

Exit mobile version