IKUS-ENTZUN

Begi eta belarrietarako plazera

Eukeni Arriortua eta Puy Arrietaren Pastoreak dokumentalak emango dio hasiera aurtengo Begi-Belarri ikus-entzunezkoen zikloari. Bihar, urriaren 9a, arratsaldeko 19:00etan izango da emanaldia.

GEU elkarteak Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bigarren edizioaren ateak zabalduko ditu bihar, Oihaneder Euskararen Etxean, eta hala, hilero film-dokumental bat eskainiko da  bertan. Gainera, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da lana pantailaratu eta gero.

Diogun bezala, biharko saioan, Pastoreak dokumentala izango da ikusgai. Argi denez, artzaintza izango da gaia, edota zehatzago artzaina izatea gaurko egunetan:  euren ohiturak zein diren, transmisioa, balioak eta emakumearen papera. XXI. mendean emakume edo gizon artzaina izateak zer esan nahi duen. Filmaren ostean, Eukeni Arriortua dokumentalaren zuzendaria eta Puy Arrieta protagonista izango dira bertan.

Hurrengo saioa, azaroaren 13an izango da. Kote Camacho zinegile oiartzuarrak Txillardegiri buruz egindako dokumentala proiektatuko dute.  Azkenik, abenduaren 11n, Mattin Zeberioren Zortzi Yukon ikus-entzunezkoa ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button