IKUS-ENTZUN

“Begi Belarri” zinema zikloa

GEU elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu dute datorren urteko apirila bitartean luzatuko den Begi Belarri zinema zikloa. Hilero film bat proiektatuko da Oihaneder Euskararen Etxean. Atzo izan zen lehen emanaldia Aterabidetik dokumentalarekin.

Hitzordu guztietan bi atal izango dira: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.

Datorren hilean izango da bigarren emanaldia. Hala, urriaren 25ean, Josu Iztueta, Antxon Arza eta Pablo Dendaluzek eginiko Biziminez izeneko filma proiektatuko da. Azaroaren 29an, Josu Martinez zinemagilearen Gure sorlekuaren bila dokumentala eskainiko da.

Datorren urteko emanaldiak honakoak izango dira: urtarrilaren 31n, Mirentxu Loyartek eginiko Irrintziaren oihartzunak izeneko lana; otsailaren 28an, Gerra Zibilean gudarien emazteek, haurrak besoetan harturik, bizi izandako exodoa kontatzen duen Ama, nora goaz? dokumentala pantailaratuko da, Iban Gonzalezek zuzendua; martxoan, euskaraz ekoitzitako film laburrak biltzen dituen Laburbira jaialdia programatu da.

Apirilean azken saioa izango da: Estibaliz Urresolak zuzendutako Parepezko ahotsak dokumentala ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button