IKUS-ENTZUN

“Bedeinkatua zu”, emakumeek egindako zinema

BilbaoArtek, Bendita Tú ekimenaren eskutik, film laburren emanaldi bat ondu du, apirilaren 10ean, 19:00etan. Genero gaien inguruan antolaturiko Bendita Tú jaialdia Espainia eta Argentinaren artean sorturikoa da, eta emakumeek egindako eta genero-gaietara eskainitako zinema jaialdia da. “Patriarkatuari aurre egiten dioten pertsona feministak bedeinkatuak baitira”.

Hortaz, bihar pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: The Two Halves (Gwenn Joyaux Argentina, 2017), La distancia entre los médanos (Carolina Lara Grimberg & Carla Francolino, Argentina, 2016), Fuera de temporada (Sabrina Campos, Argentina, 2017), El Mar Inmóvil (Macu Machin, Espainia, 2018), Mot de Passe: Fajara (Patricia Sánchez Mora & Severine Sajous, Espainia, 2017), El Monte (Claudia Claremi,Espainia, 2017), eta Las del Diente (Ana Perez López Espainia, 2018).

Gogoratu, emanaldia bihar izango da, apirilak 10, 19:00etan, BilbaoArten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button