IKUS-ENTZUN

“Becoming who I was” filmak jaso du Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko Sari Nagusia

Moon Chang-Yong eta Jin Jeon zinegileek filmatutako Becoming who I was (2016, Hego Korea) filmak irabazi du Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren 11. edizioko sari nagusia.

Epaimahaiaren aburuz, Tibeten garatzen den Becoming who I was film zoragarria da: “Nor gara, nondik gatoz? Nora goaz, zein da gure destinoa? Horiek dira gure izatearen ardatza osatzen duten galderak. Kontzeptu horiek Padmari jarraipena eginez erakusten ditu filma honek. Indiako Ladakh eremu urruneko gazte bat da Padma. 5 urte zituela rinpoche bat zela jakin zuen, berriro jaiotako Tibeteko monje bat. Hala dela baieztatzeko, haren dizipuluek bere bila joan behar dute eta etxera eraman, baina Tibeteko muga itxita dago. Eta bila etorri behar dutenak ez dira iristen. Era zoragarrian filmatutako lan hau road movie bat bihurtzen da Padma eta bere aitabitxia, batere xentimorik gabe, Tibeteko monasterioaren bila abiatzen direnean, bere iragana erakusten duen monasterioa, bere etorkizuna izango denaren itxaropenez”.

Gainerako sariei dagokienez, Arünas Matelis zinegileak Zuzendari Onenaren saria jaso du Wonderful Losers lanagatik; Argazkilaritza Onenaren saria Free Solo pelikularentzat izan da; Gidoi Onenaren saria Runners filmak jaso du eta The Dawn Wall lanarentzat izan da Epaimahaiaren saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button