LITERATURA

Becerro de Bengoa saiakera saria, Gasteizen

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, literatur-arteak sustatzeko garatzen dituen ekintzen artean, Becerro de Bengoa saiakera sariaren XXVIII. ediziorako deia egin du, bi hizkuntza modalitatean: euskara eta gaztelania. Horietako bakoitzean 4.000 euroko saria emango da. Lanak aurkezteko epea irailaren 2an amaituko da. 

Sarira edozein pertsona fisiko aurkez daiteke, edozein dela ere bere nazionalitatea edo bizilekua. Lanok ondoko baldintzak bete beharko dituzte: luzera, gutxienez 100 foliokoa eta gehienez 150koa izango da. Lanek orijinalak, argitaragabekoak eta aldez aurretik bestelako lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute. Bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan bakarrik izenburua eta izengoitia jarriko dira.

Horiekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, ondoko datuak jasoko dituena: izengoitia, egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun-azalaren kanpoaldean izengoitia, izena eta zein lehiaketara aurkezten den zehaztuko dira.

Halaber, saiakera-lana argitaratu gabekoa eta originala dela egiaztatuko duen aitorpena aurkeztuko da.

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean entregatuko dira lanak edo hara bidali beharko dira (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz). Gutun-azalaren kanpoaldean Becerro de Bengoa saiakera-saria azaldu beharko da.

Baldintza guztiak, hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button