LITERATURA

“Becerro de Bengoa” saiakera lehiaketa martxan

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, literatur-arteak sustatzeko garatzen dituen ekintzen artean, Becerro de Bengoa saiakera sariaren XXXI. ediziorako deia egin du, bi hizkuntza modalitatean: euskara eta gaztelania. Horietako bakoitzean 4.000 euroko saria emango da. Lanak aurkezteko epea uztailaren 3an bukatuko da.

Saiakerak 100 orrikoak izango dira gutxienez eta 150 orrikoak gehienez, inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

Lanaren kopia bat euskarri informatikoan (CDa edo pendrive-a), pdf formatuan, bidaliko da. Era berean, gutun azal bat itxita parte hartzailearen datuekin bidaliko da. Ale inprimatuan eta euskarri informatikoko kopian eta gutun azalean identifikatzeko izenburu bera egon behar da jarrita ondo ikusteko moduan, bai eta egilearen izengoitia ere. Beharrezkoa da datu horiek bidalitako dokumentu guztietan idaztea.

Lanak hona bidaliko dira: Becerro de Bengoa saiakera saria. Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila. Probintzia plaza, 5 – 3. sol. 01001 Gasteiz.

Datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu