ARTEA

SC Gallery-k erakusketa kolektiboa ondu du 10. urteurrena ospatzeko

Bilbon finkatutako eta hiri artean espezializatutako SC Gallery-k hamar urte bete ditu aurten.  Hori dela eta, RESISTANCE X izenburuko erakusketa kolektiboa prestatu du. Erakusketa zabalik egongo da uztailaren 27ra arte.

Erakusketak hainbat jatorritako 29 artistaren obrak biltzen ditu. Hiri sortzaileok Bilboko galeriak burututako hamar urteko ibilbidean ere parte hartu dute, izan ere, galeriaren arduradun Sergio Garcia Bayon-ek begi ona izan du artista urbano gazteen lanak aukeratzerakoan, nahiz eta orduan ezagunak ez izan. Hamar urte hauetan 50 artista igaro dira SC Gallery-tik.

Hauexek dira erakusketan parte hartu duten artistak: Abel Martinez, Ana Barriga, Ana Lahe, Andrea Btoy, Anna Taratiel, Axel Void, Boris Hoppek, Daniel Muñoz, Deih, Eltono, El hombre viento, Fermin Moreno Martin, Franco Fasoli Jaz, Grip Face, Isaac Cordal, Michael Grudziecki, Mikel del Rio, Nano 4814, Paco Pomet, Peter Phobia, Remed, Sebas Velasco, Sixe Paredes, Smithe, SpY, Suso33, Vinz eta Zoer Fréderic Battle.

Galeria ez ezik , SC Gallery-k artistentzako aholkularitza eta managment zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button