MUSIKA

Mobydick, Audience eta Dr. Deseok Cohenen kantutegia moldatuko dute

Izar & Star zikloak bosgarren edizioa itxiko du larunbatean, maiatzak 2, Bilboko Kafe antzokian egingo den kontzertu berezi batekin. Ziklo horretan, hainbat euskal taldek beren musikari kutunen kantuak edo diskoak moldatu dituzte.

Bada, larunbateko kontzertuak Leonard Cohen abeslari kanadarra izango da omendua. Horretarako, Mobydick, Audience eta Dr. Deseo talde bizkaitarrak igoko dira Bilboko Kafe Antzokiko agertokira, besteak beste, Suzanne, Take this waltz, The partisan eta Hallellujah kantu ezagunak moldatzera. Emanaldia So long Leonard… izenburupean aurkeztuko da.

Leonard Cohen 1934an jaio zen Montreal hirian, eta poeta, eleberri-egile eta kantautorea da. Bere kantutegian hainbat gai jorratu ditu, modu jarraitutan: erlijioa, politika, isolamendua, norbanakoen arteko harremanak eta sexualitatea. 1967an argitaratu zuen lehenengo diskoa, Songs of Leonard Cohen, eta harrezkeroztik hamaika lan merkaturatu ditu. Azkena, hain zuzen, 2014an, Popular Problems.
Urte berean, zuzeneko grabazio bat ere plazaratu zuen, Live in Dublin. Kanadarraren kantuak herri-memoriaren parte garrantzitsu bihurtu dira.

Izar & Star zikloaren arduradunek iragarri dutenez, seigarren programa udazkenean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button