KULTURARTEKOTASUNA

“Kulturarteko ibilbide gidatuak” asteburuan Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan

Bihar larunbata urriaren 15ean eta igandean 16an, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan “Diversitours-Aniztasuna Tours” kulturarteko ibilbide gidatuak antolatu dituzte Bilboko Udalak eta auzoko KOOP SF 34 kolektiboak elkarlanean. Ordu eta erdi inguru iraungo dute bi ibilbideak eta Saralegi plazatik abiatuko dira 12:00etan.

“Diversitours” ekimena komunitate-proposamena da, Bilboko kultura-aniztasuna erakustea duena xede. Hala, bisitariak auzo horien aniztasuna ezagutzera eta dituzten historiara hurbildu nahi ditu, auzoko komunitatean eta auzo horietan diren askotariko ekimen sozial eta kulturalera, hain zuzen. Proiektu honek lehengo eta oraingo migrazioen eta kulturarteko bizikidetzaren historia duten auzoetara hurbiltzeko aukera ematen du.

KOOP SF34 kolektiboa San Frantzisko auzoko integrazio eremu bat da, Euskal Herriko osoko pertsona migratzaile gehien biltzen dituen auzoa, izan ere. 2015etik aurrera, KOOP SF34k pertsona migratzaileak gizarteratzen eta lan munduan txertatzen laguntzeko lan egiten du. Bere helburuen artean, estigmatizazioak hautsi, kultura-aniztasunari balioa eman eta migratzaileak gizartean era askotako ekarpenak egiteko gai direla erakustea da, kulturartekotasun esparruak sortuz.

Bilbora bisitan etortzen direnei hiriko beste ikuspegi bat eskaintzeko sortu zen iaz ekimena Turismo arduratsu eta kulturartekoaren Ondarearen Europar Jardunaldien barruan, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta eta Europako Kontseiluaren eta Europar Batasunaren babesaz.

“Diversitours-Aniztasuna Tours” kulturarteko ibilbide gidatuetan izena emateko hementxe egin dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button