ARTEA

“Beantatuz” edo arteak Tolosako kaleak betetzen dituenean

Ekainaren 14tik 17ra, Tolosako Udala, Barrabun Kultur Elkartea, Gko Gallery, BOXa eta Art Fix-ek antolatutako Beantatuz Kale Artearen Nazioarteko zazpigarren jaialdia garatuko da.

Aurten bi mural egingo dira: bat Plaza Zaharra-n eta bigarrena Zumardian. Bietan, Emily Read gonbidatutako artistak hartuko du parte. Not so hopeless proiektua garatuko du; proiektu hori munduko animaliak salbatzeko dauden ekimenetan oinarritzen da.
Bigarren murala, artista eta Haurren Hiria-ko partaideen artean egingo da, eta proposatuko den hausnarketa hiria eta natura binomioaren inguruan egingo da.

Beste aldetik,  Renaud Harrison-en erakusketa ere bertan izango da, Gko Galleryn, baina horretaz gain, hamar obrarik esanguratsuenen kopiak Tolosako leku ezberdinetan kokatuko dira, erakusketa kalera ateratzeko helburuz.

Tolosara etorriko diren artistak honakoak dituzue: Vadim Leukhin (Errusia), Pascal Leo Cormier (Kanada), Shane Watt (Kanada), Emily Read (Kanada), Thomas Lateur (Frantzia), Imanol Aizpuru (Euskal Herria), Jose Enguidons (Espainia), Bruno Malfatti (Brasil), Cryote (Kanada), eta Alejandro Hidalgo (Costa Rica).

Beantatuz ekimenaz gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu