IKUS-ENTZUN

“On the Beach at Night Alone” filma pantailaratuko dute Nafarroako Filmotekan

Hong Sang-soo zinegile hego-korearraren On the Beach at Night Alone (2017) filma emango dute gaur, Nafarroako Filmotekan, 20:00etatik aurrera. Arte esparruko pertsonaien inguruko istorioak kontatzen ditu zinegile hego-korearrak, betiere estilo pertsonala erabiliz.

“Film honetarako estruktura episodikoak erabiltzen ditu, sarritan errepikatzen diren eszenak baliatuz (afari oparoak, mozkorraldi penagarriak, erlazio-eteteak…). Horren ondorioz, bere filmografia zenbait gairen inguruko saiakera bilakatu da, kritiko batzuen iritziz Eric Rohmer-en gisako maisu zinemagileekin parekatu daitekeena”.

On the Beach at Night Alone zinegilearen 19. lana da, eta bere film guztietan beti txertatzen ditu elementu autobiografikoak; hau da bere filmik pertsonalena. Filmak hauxe kontatzen du: “Ezkondutako gizon batekin oheratu ostean, Younghee aktoreak denbora libre pixka batez gozatzea erabakiko du. Hanburgora bidaiatu arren, ez dio atzean utzitakoaren inguruan pentsatzeari utziko”.

Halaber, bihar, eta hil honetako egitaraua amaitzeko, Le scaphandre et le papillon (Julian Schnabel, Frantzia, 2007) filma pantailaratuko dute, 22:00etan, Ezinbesteko zinema zikloaren baitan.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button