BERTSOTAN

BBTn erabakita geratu dira finalaurrekoak

Joan den asteburuko saioan, Zaldibarko kanporaketan Nerea Ibarzabalek irabazi zuen, hortaz,  finalaurrekoetarako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak, eta bere herrian kantatuko du azaroaren 19ko finalaurrekoan.

Saio horren ostean finalaurrekoetako saioak osatuta geratu dira. Horietatik lehena, honakoa izango da: azaroaren 19an, Markina-Xemeingo Uni Frontoian, 17:30ean. Bertsolariak, hauek: Eneko Abasolo, Jone Uria, Joseba Barandiaran, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube.
Beste biak, azaroaren 27an, Basauriko Artunduaga polikiroldegian, eta abenduaren 3an, Larrabetzuko udal frontoian programatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button