BERTSOTAN

BBTko “Udabarriko faseko” azken saioan Arkaitz Zipitria irabazle

Abadiñon jokatu zen Udabarriko faseko azken saioa.  Horren ostean erabaki da zeintzuk izango diren udazkeneko fasean kantatuko duten bertsolariak.

Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga), Asier Urkiza Sanchez (Bilbo), Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein), Gurutz Uruburu Ibarguengoitia (Muxika), Ibon Larrazabal Landa Larra (Gamiz-Fika), eta Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia (Deustu) bertsolariak bildu ziren hantxe, eta lehenak bati zituen puntu gehien.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea amaitu da. Guztira hamahiru saio jokatu dira udaberrian eta 78 bertsolari hartu dute parte. Horren ostean (udako oporrak kenduta) Udazkeneko fasea hasiko da. Ekitaldi horretan, bost kanporaketa izango dira; 2014ko finalistak eta Udabarriko Fasetik puntuazioz sailkatuak sartuko dira. Horren ostean hiru finalaurreko; 2016ko finalistak eta kanporaketetatik sailkatuak sartuko dira; eta final handia.

Lehiaketa horretan nortzuk izango diren jakiteko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button