BERTSOTAN

BBTko “Udabarriko Faseko” azken sailkapen saioa, Abadiñon

Bihar bertan, maiatzaren 26an, BBTko Udabarriko Faseko hamahirugarren eta azken sailkapen saioa jokatuko da Abadiñon. Horren ondoren,  zeintzuk izango diren Udazkeneko Fasean kantatuko duten bertsolariak erabakita izango da.

Udabarriko Faseko azken saioa 17:30ean hasiko da eta bertan kantatuko duten bertsolariak hauek izango dira: Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga), Asier Urkiza Sanchez (Bilbo), Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein), Gurutz Uruburu Ibarguengoitia (Muxika), Ibon Larrazabal Landa Larra (Gamiz-Fika), eta Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia (Deustu).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button