BERTSOTAN

BBTko “Udabarriko Fase”-ko azken saioak

Areatzan eta Erandion  jokatu dira joan den asteburuan, 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko sailkapen saioak.

Ander Ucelayk batu ditu puntu gehien Areatzako sailkapen saioan, eta Julen Erezumak irabazi du Erandioko sailkapen saioa.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko azken saioa datorren zapatuan jokatuko da, maiatzaren 26an, Abadiñon. Matienako Errota Kultur Etxean izango da, 17:30etik aurrera.  Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga), Asier Urkiza Sanchez (Bilbo), Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein), Gurutz Uruburu Ibarguengoitia (Muxika), Ibon Larrazabal Landa (Gamiz-Fika) eta Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia (Deustu) hantxe bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button