LITERATURA

Bizkaidatz literatura lehiaketaren laugarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiak Jarraitzeko prest? orain zure txanda da sariaren bigarren deialdia egin du. Sari horren xedea da bizkaitarren sormena bultzatzea eta, gainera, bi efemeride ospatzea: Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 23a) eta Liburutegien Nazioarteko Eguna (urriaren 24a).

Kasu honetan, Katixa Agirrek, euskaraz, eta Alex Oviedok, gaztelaniaz, lan biren hasiera aurkeztu dute, eta betiko lez, lehiaketan parte hartzen dutenek jarraipena eman behar diete lan horiei.

Kontakizunek 16 orri izango dituzte gutxienez eta 20 gehienez. Lan irabazleak 1500 euro poltsikoratuko ditu eta bigarrenak 500 euro.

Lanak aurkezteko epea irekita egongo da 2012ko otsailaren 20ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button