BERTSOTAN

BBTko “Udabarria Bertsotan 2020” sailkapen fasea, udazkenaren atarian

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea maiatzean egitekoa zen, baina gaur egungo egoerak behartuta, irailean egingo da, eta 60 bertsolarik parte hartuko dute.

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean Bizkaiko eskualde guztietako ordezkaritza bilduko da. Guztira hamar saio egingo dira fase honetan, bost egunetan, eta sei bertsolarikoak (egun eta ordu berean, herri desberdinetan saio bi egingo dira) eta saio guztiak izango dira 18:30ean izango dira.
Fase honetatik puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketara.

Irailaren 16an izango da lehen zita, Orozkoko Donibane aretoan, eta Lekeitioko Azkue aretoan. Lehenengoan Aitor Ruiz Urizar (Lekeitio), Asier Alcedo Cano (Portugalete), Asier Galarza Garai (Muxika), Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga), Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo) eta Joseba Barandiaran Andueza (Bilbo) bilduko dira.
Bigarrenean, Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar), Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa), Jokin Castaños Gonzalez (Galdames), Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo) eta Peru de Pedro Larrea (Gorliz).
Getxon, Busturian, Markinan, Berango, Muxikan, Berrizen, Zallan et Derion izango dira hurrengo saioak.

Informazio guztia: Udabarria Bertsotan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button