MUSIKA

Bizkaiko Jaialdiak Arrigorriagan

Arrigorriagako Bizkaiko Jaialdiak musika ekimena hil honen hasieran abiatu zen Erramun Martikorenak eta Jean Mitxel Bedaxagar kantariek eskaini zuten kontzertuarekin. Joan den igandean, hilak 7 txikienentzako ekitaldia garatu zen Chiqui y Chico taldearekin.
Bihar, azaroaren 11n, familientzako kontzertu didaktikoa gauzatuko da Puccini gaitzat hartuta. Kasu honetan Itziar Unda (sopranoa) eta Andeka Gorrotxategi (tenorea) arituko dira.

Giacomo Puccini musikari italiarra inoizko opera-egilerik onena izan da. Antzerkirako zuen aparteko senari eta melodia gogoangarriak sortzeko erraztasunari esker lortu zuen melodramarako zeukan grina betetzea.
Hamabi opera besterik ez zituen egin baina guztiak ere mundu osoko antzoki lirikoetako errepertorioetan finkatu direnak. Ikusleak alde izan zituen beti, kritika musikalak, ostera, eta batez ere Italiakoak, aise saltzeko musika egiten zuela zioen.
Oraingoan, zuek esan ahal izango duzue zerbait.

Azaroaren 12an, kantu eta pianoaren errezitala egingo dute Joakin Asiain tenoreak eta Wolfgang Walter piano-jolea.
Hurrengo hitzordua hilaren 19an izango da, Nazioarteko Otxote Kontzertu programarekin. Italiatik eta Bartzelonatik etorriko diren taldeak arituko dira.
Azaroaren 26an gauzatuko da azken ikusgarria. Egun horretan musika eta umorea uztartuko dituen The Grafitti Classics taldeak jazz, gospell, tangoak eta horrelako doinuak joko ditu.

Arrigorriaga Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button