BERTSOTAN

BBTko lehen finalaurrekoa, Berrizen

Azaroaren 18an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa Berrizko herriko pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.

Finalaurrekoan kantatuko duten bertsolariak, Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño), Imanol Uria Albizuri (Algorta), Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo), Miren Amuriza Plaza (Berriz), Unai Mendiburu Valor (Algorta) eta Xabat Galletebeitia Abaroa (Lekeitio). Horietarik guztietarik irabazle aterako dena zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa azaroaren 25ean jokatuko da Igorren, udal kiroldegian, 17:00etan. Hirugarren finalaurrekoa, ostera, Lekeition jokatuko da abenduaren 1ean, 17:00etan, Santi Brouard kiroldegian. Dakizuenez,. Abenduaren 15ean finala jokatuko da, 17:00etan, Bilboko Bilbao Arenan (Miribilla).

Informazio guztia: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu