Nontzeberri

BBTko finaleko zortzikotea erabakita geratu da

Lekeitioko Santi Brouard frontoian jokatu da azken finalaurrekoa saioa. Bertsolaririk onena Jone Uria izan da. Beraz, abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerako zuzeneko txartela lortu du Algortako bertsolariak.

Azken saio horren ostean, erabakita geratu da zeintzuk izango diren BBTko finalean kantatuko duten bertsolariak: Miren Amuriza Plaza (Berrizko irabazlea), Nerea Ibarzabal Salegi (Igorreko irabazlea), Jone Uria Albizuri (Lekeitioko irabazlea), Xabat Galletebeitia Abaroa (puntuazioz lehenengoa), Etxahun Lekue Etxebarria (puntuazioz bigarrena), Onintza Enbeita Maguregi (puntuazioz hirugarrena), Eneko Abasolo Txabarri (puntuazioz laugarrena) eta Aitor Bizkarra Ruiz (puntuazioz bosgarrena)

Finala abenduaren 15ean jokatuko da, 17:00etan, Bilbao Arenan.

Exit mobile version