BERTSOTAN

BBTko finalaurrekoak erabakita lotu dira

Iragan berri den asteburuan BBTko azken kanporaketa jokatu da Berriatuan, eta bertan, Oihana Bartra irabazle suertatu da. Hori dela eta, Igorren kantatuko du azaroaren 25ean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketa izan da hori, eta horren ondorioz, erabakita geratu dira finalaurrekoak. Hurrengo saioa, azaroaren 18an izango da, Berrizko herriko pilotalekuan, 17:00etan. Hantxe Aitor Bizkarra Ruiz, Imanol Uria Albizuri, Julen Erezuma Arzanegi, Miren Amuriza Plaza, Unai Mendiburu Valor eta Xabat Galletebeitia Abaroa arituko dira.

Azken bi saioak, azaroaren 25ean, Igorreko udal kiroldegian,  eta abenduaren 1ean, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button