BERTSOTAN

BBTko Elorrio eta Getxoko saioak

Joan den asteburuan, Elorrion eta Getxon izan dira BBTko saioak. Larunbateko saioa Elorrion izan zen, eta hantxe Ander Elortegik irabazi zuen. Atzo bi saio izan ziren Getxoko Fadura Kiroldegian. Goizean kanporaketa bat jokatu zen, eta arratsaldean bigarrena. Getxoko sailkapen saioetan Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo Abarkas nagusi izan ziren.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioa maiatzaren 19an izango da, zapatua, Areatzako udaletxeko areto nagusian. Bertan, Ander Ucelay Aristi (Artzentales), Asier Alcedo Cano (Portugalete), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar), Markel Baroja Laita (Deustu), Naroa Torralba Rodriguez (Larrabasterra) eta Xabier Iturraspe Gandiaga (Mendexa) bilduko dira.

Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button