BERTSOTAN

BBTko azken kanporaketa, Berriatuan izango da igandean

Berriatuako Mendibarren frontoian jokatuko da BBTko azken kanporaketa, azaroaren 4an. Horren ostean, erabakita geldituko da zein bertsolarik kantatuko duen finalaurrekoetan.

Saioan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Asier Alcedo Cano (Portugalete), Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo), Itxaso Paia Ruiz (Algorta), Lander Ibarluzea Bikandi, Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein) eta Oihana Bartra Arenas (Bilbo).
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 25ean Igorren jokatuko den finalaurrekora; besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute finalaurrekoetan kantatzeko aukera.

Hurrengo saioak hemen dituzue:  azaroaren 18an, Berrizko herriko frontoian; azaroaren 25ean, Igorreko udal kiroldegian; eta abenduaren 1ean, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian.

Dakizuenez, finala, abenduaren 15ean izango da, Bilboko Bilbao Arenan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button