Nontzeberri

BBTko azken finalaurrekoa, Lekeition

Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian jokatuko da zapatuan, abenduaren 1ean, 17:00etatik aurrera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa. Saio horretan zortzi finalistak zeintzuk izango diren argituko da.

Bertsolariak hauek izango dira: Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo), Arrate Illaro Etxebarria (Getxo), Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu), Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo), Jone Uria Albizuri (Algorta), eta Txaber Altube Sarrionandia (AbadiƱo).

Lekeition puntu gehien batzen dituena zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Inoiz aipatu dugun moduan, finala abenduaren 15ean izango da, Bilboko Bilbao Arenan.

Exit mobile version