BERTSOTAN

BBTko azken finalaurrekoa, Lekeition

Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian jokatuko da zapatuan, abenduaren 1ean, 17:00etatik aurrera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa. Saio horretan zortzi finalistak zeintzuk izango diren argituko da.

Bertsolariak hauek izango dira: Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo), Arrate Illaro Etxebarria (Getxo), Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu), Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo), Jone Uria Albizuri (Algorta), eta Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño).

Lekeition puntu gehien batzen dituena zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Inoiz aipatu dugun moduan, finala abenduaren 15ean izango da, Bilboko Bilbao Arenan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu