MUSIKA

Piratez beteriko jaiak, Donostian

Donostian, abuztuaren 13tik 21ra ospatuko den Aste Nagusi Piratan, hiria abordatzeko prest agertu dira beste behin pirata guztiak. Flamenka gunean izango da musika eskaintza potoloa.

Hiru gune finko izango dira: La Flamenka, Nautikoa, Trinia edo Kantina Pirata. Horretaz gain, beste gune autogestionatu batzuetan ere, ekimenak izango dira. Oraindik ere, egitarauko beste sorpresaren bat iragarriko dute datozen egunetan.

Baina aipatzekoa da talde piloak hartuko duela parte kontzertu bikainetan: Trikidantz taldea izango da erromeria alaiaren bidez jaiak zabalduko duen taldea.
Horretaz gain abuztuaren 14an Gatibu; 15ean, Motxila 21,  El Hijo de la Maripily eta El Nieto de la Paparda, eta Las Tea Partys; 16an, Lauroba, Joseba B. Lenoir eta Adrenalized; 17an, Glaukoma ta Bad Sound; 18an, Liher eta Willis Drummond; eta 19an, Fanfare Ciocarlia, Tremenda Jauria, Arcada Social eta Non Servium taldeak arituko dira.

Informazio guztia piraton webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button