ESZENA

Pabilioi 6 aretoak urriko programazioa iragarri du

Urrian hainbat proposamen eszeniko ondu ditu Bilboko Pabilioi 6 aretoak. Azken egunera arte eszenaratze interesgarriak ikusi ahalko ditugu.

Asteburu honetan, urriaren 7 eta 8an, izango da lehen proposamena: Aparece un corazón en un descampado. Haurdun zegoen emakume bat hilda agertzen da. Badirudi bere neba izan dela, eta berarekin amodiozko harreman bat izan du.

Datorren asteburuan, 13, 14 eta 15ean, Requiem izeneko lana eszenaratuko du Ester Bellver aktoreak. Kasu honetan, aktoreak bere aitaren omenezko lan hunkigarri, zintzoa eta askea eskainiko du. “Egoera mingarri batek zure bizitzaren unerik ederrenak luzatu ahal dizkizu”.

Urriaren 20an, Neruda obra taularatuko dute Rakel R.R., Felipe Loza, Irrintzi Ibarrola, Jorge Gros eta Iñigo Elexpuruk. Zentzumenentzako oturuntza musikala, dantzarekin batera. Asteburu horretan, halaber, 21ean eta 22an, Wenses y Lala eszenaratuko dute Elena Olivieri eta Juanma Rodriguez aktoreek.

Urriaren 24an, BAD, Pabellón 6 eta Makiescénica kolektiboek sorturiko Buñuel lana oholtzaratuko dute Getari Etxegarai, Irene Bau eta Mikel Losadak. Ramon Barea zuzendari aritu da.

Hurrengo ekitaldia, urriaren 25ean dago programatuta. Helena Wilhelmsson, Miguel Ballabriga, Jordi Vilaseca eta Aritz Lopez aktoreek Baserri antzezlana egingo dute. Tradizio eta abangoardiaren arteko mugak aztertuko dituzte.

Azken astean, White Lies (urriaren 26an), Light Years Away (urriaren 27an), Higher (urriaren 29an) izango dira protagonistak, BAD jaialdiaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button