BERTSOTAN

BBK Sariketaren XXIII. edizioa bihar abiatuko da

Bihar, martxoak 10, Bizkaiko bertsolari gazteen BBK Sariketaren beste edizio bat abiatuko da. Bizkaiko zazpi eskualdeetako 50 bertsolari inguru arituko dira gazteentzako norgehiagoka honetan. Sariketa gaur goizean aurkeztu da Bilbon, eta prentsaurrean Leire Aragon, BBK-ko Gizarte Ekintzaren zuzendaria; Jone Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko sustapen arduraduna; Juanjo Respaldiza, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza-arduraduna; eta Fredi Paia, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna bildu dira.

Lehenengo sei taldeak hiru saiotan lehiatuko dira: martxoaren 10ean Igorren, 11n Zallan, eta 17an Durangon. Saio guztiak ikastetxe eta kultur etxeetan gauzatuko dira, “gazteek eginak eta publiko gaztearentzat, izan ere saio bakoitzak ere gazteek aurkeztuak izango dira”, adierazi du Jone Narbaizak.
Finalerdiak martxoaren 18an eta 24an izango dira Markinan eta Sopelan, eta final handia, martxoaren 26an izango da Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

Ohikoa denez zazpi talde izango dira (taldeek sei kide izango dituzte gutxienez), Bizkaiko eskualdeetako bakoitzeko bertsolariek osatuta: Arratia-Txorierri, Bilboaldea, Busturialdea, Uribe Kosta, Enkarterriak, Durangaldea, eta Lea-Artibai. Eta BBK Sariketan parte hartuko dutenak bi adin-mailatan banatuko dira: lehenengoan 18 urte artekoak eta bigarrenean hortik gora 24 urte artekoak.

2.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan, eta talde txapeldunarentzat lehen sariak 1.260 euro izango ditu. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button