BERTSOTAN

BBK Sariketaren finalean, Hego Uribe eta Durangaldea taldeak

Gaur goizean Sopelako Ander Deuna ikastolan jokatu da XXVII. BBK Sariketaren bigarren eta azken finalaurrekoa Uribe Kosta eta Durangaldea taldeen artean. Saioan puntu gehien batu dituen taldea Durangaldea izan da. Beraz finalera sailkatu da.

Gaurko bertsolariak honako izan dira: Uribe Kostatik Oihan Diaz, Mikel Arrate, Peru Irastorza, Aritz Landeta, Kerman Diaz eta Paule Loizaga joan dira. Eta Durangaldea taldetik Irune Basagoiti, Ander Sarriugarte, Bittor Altube, Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra, eta Peio Azkarate.

Azken txanpa finala izango da, eta horixe apirilaren 3a izango da BBK Salan (Bilbo), Hego Uribe eta Durangaldea taldeen artean.

Zorterik onena biontzat!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button