LITERATURA

“Ikimilikiliklik. JA Artzeren Unibertsoa” erakusketa, Donostian

San Telmo Museoak eta EHU-ko Mikel Laboa Katedrak Ikimilikiliklik. Ja Artzeren Unibertsoa izeneko erakusketa aurkeztu dute. Datorren urteko otsailaren 14a bitarte ikusgai izango da.

 Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa erakusketaren bidez, Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoaren errepaso zabala proposatu nahi da. Mikel Laboaren abesti ezagunenen letrak idazteaz gain, Artzek obra sakona ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak.
Azken hauen barruan, azpimarratzekoa da Ikimilikiliklik Bidekidekaria, musika, poesia eta irudia uztartzen zituen ikuskizuna, 70eko hamarkadan sorturikoa.

Erakusketa honek, musika eta soinu-mundu batean murgilduta, Artzeren obra ezagutzeko bidea eskaini nahi du. Alberto Lizarraldek eta Carlos Rodríguezek zuzendua, “euskal kultur herrikoietik edan eta mugak gaindituz, izaera unibertsala izatera iristen den JA Artzeren obra poetikoan zehar bidaia poetikoa da”.

San Telmon ikusgai izan ondoren, Biarritzeko Mediatekan ikusi ahal izango da instalazioa 2016ko martxoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button