MUSIKA

“BBK Sala Etxean” ekimenean, Gatibu taldearen kontzertua

Joan den hiletik, lehen mailako euskal artistak eta taldeak online ikusteko aukera eskaini du BBK entitateak BBK Sala Etxean izenburupean. Ekimenaren helburua konfinamendua arintzea eta euskal kulturaren sektoreari laguntzea da.

Modu birtualean bada ere, kalitatezko programazioa eskaintzen ari da hainbat asteetan, eta bihar, larunbata, maiatzak 30, eta 22:00etan, Gatibu taldeak kontzertua eskainiko du.

Gatibu taldeak Azken indioak izenburuko lan berria aurkeztu zuen duela bi urte. Laukoteak zazpi kantu bildu zituen diskoan, AEBetako Texasen kokatutako Sonichranch estudioetan jasoak eta Santi Garcia teknikari katalan ezagunak ekoitziak. Sasoi hartan, Haimar Arejita gitarra-jotzaileak azpimarratu zuen, “taldeak bide berriak ezagutzeko premia izan du, eta hori izan da motibazio nagusia. Disko hau geltoki berri bat, abentura berria bat da”.
Letrak, bestalde, askotarikoak dira. “Alaiak, goxoak, Erriberari lekutxo bat egin diogu”, esan zuen Alex Sardui abeslariak. Halere, letrak, eta diskoa bera, izenburuak islatzen den kontzeptuaren inguruan ardazten da: “Kultura txikien inguruko lan bat da”, azaldu zuen Mikel Caballero baxu-jotzaileak.

Bada, kontzertu horretan, azken diskoko kantuak eta hain famatuak diren aurreko lanetako beste kantu batzuk uztartuko ditu Gatibu taldeak.

BBK Sala Etxean ekimena BBK Salaren webguneak eta Telebilbao kateak zuzenean emango dute ikuskizun hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu