LITERATURA

“BBK-Poesía Vasca” jardunaldiak irailean izango dira

Irailean antolatuko dira, euskaraz zein gaztelaniaz hemen egiten den poesiaren inguruko jardunaldiak, irailaren 16tik 20era bitarte, hain zuzen.

Lehen egunean, Galatea taldeak Erótica In-verso emanaldi poetiko-musikala egingo du. Asteazkenean, irailak 18, Travesía de Bilbao izeneko dokumentalaren proiekzioa egongo da. José Fernández de la Sotaren testuekin osatuko da emanaldia. Gero, José Ramón Zabala irakasleak elkarrizketatuko du idazle bilbotarra.

Irailaren 19an, osteguna, ikus-entzunezko emanaldia gauzatuko da Carmen Isasik eginiko bideoarekin. Bertan, Pablo González de Langarikaren testuak agertuko dituzte Eduardo Rodrigálvarez-ek eta Pablo González de Langarika berak ere.

Barikuan, irailaren 20an, Tachia Quintanar aktoreak Muy airosa criatura es Dulcinea izeneko saioa egingo du. Emakumezkoen poesiari ere errepaso egingo diote Teresa de Cepedarengandik, Anna Ajmátovarenganaino.

Euskarazko poemagintzak bere tokitxoa izango du asteartean, irailak 17. Jon Benito idazleak eta Bide Ertzean taldeak Ez zaitut abandonatuko emanaldia egingo dute. Imanol eta Joni Ubeda anaiek eta Karlos Aranzegik osatutako hirukoa Jon Benito idazle zarauztarrarekin elkartu da poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizun honetarako.

Euskarazko emanaldi honen bideoa EITB-n ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button