IKUS-ENTZUN

“Generoa eta berdintasuna” zikloa abian da Iruñean

Iragan urriaren 9an hasi zen Generoa eta berdintasuna zine-egitaraua Iruñeko Civivox-en. Zikloak 2018ko urtarrilaren 28an amaituko da, eta gaur bertan emanaldia izango da: Lukas Moodysson zinegile suediarrak 2009an estreinatutako Mammoth, 18:00etatik aurrera.

Filmak egungo familiei buruzko gogoeta egiten du. “Gogoeta, dela afektuak eta maitasunak antolatzeko moduari buruz, dela hainbat nazionalitatez osaturiko familiez, dela haien artean sortzen diren harremanez”. Mammoth-ek potreta gogorrak erakusten ditu, “klase eta arrazako zainketen eta pribilegioen antolaketa” jorratzeko.

Civivixen arabera, filmak hauxe kontatzen du: “Leo eta Ellen New Yorken bizi dira.  Gizonak bideojoko arrakastatsuak programatzen ditu, eta emakumea, berriz, larrialdietako zirujaua da. Jackiek, alabak, Gloria filipinarrarekin pasatzen du denbora. Gloria AEBra bizitzera joan da, amatxi zaintzen gelditutako seme-alabei bizitza hobea eskaintzeko”.

Generoa eta berdintasuna zikloaren xedea ondokoa da: “bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea”. Film guztien zerrenda Civivoxen egitarauan ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button