IKUS-ENTZUN

Gaur eta bihar, “Homeless Film Festival” izango da Bilbon

Azaroaren 17 eta 18an Homeless Film Festival garatuko da Bilboko Bizkaia Aretoa espazioan. Aurtengoa bere seigarren edizioa da.

Etxerik gabe edo gizartetik baztertuta dauden pertsonen inklusioa bilatzen duen zine eta antzerki jaialdi honek ikusgarritasuna eta inklusioa azpimarratu nahi ditu.
Gaurkoa saioan, etxerik gabeko pertsonen errealitateari buruzko film laburrak pantailaratuko dira goizean, eta arratsaldean, 19.00etan hasita, Carmen Tamayoren Mujereando, El Quejío De Una Diosa izeneko dokumentalaren emanaldia programatu da. Lan horrek etxerik gabeko emakumeen egoera ikusarazi nahi du, bai eta antzerkiaren bidezko ahalduntzea ere.

Biharko saioetan, goizean, etxegabeen errealitatea ezagutzeko film laburrak eskainiko dira, eta arratsaldean EHUko ikasleek egindako film labur finalistak ikusi ahalko dira, bai eta Zenbatu Antzerki Konpainiaren No te rindas lan eszenikoa ere.

Egunez eguneko programazioaren gaineko datu zehatzak: Homeless Film Festival

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button