Nontzeberri

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. ediziorako filmen izen ematea zabalik

Mendi Film Festibalak 13. ediziorako lanak jasotzeko epea zabaldu du irailaren 15era arte.  Aurten, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 4tik 13ra ospatuko da.

“Bizitzen ari garen gertaerek ibilbide berean kokatu gaituzte, sekula baino batuago, denok. Mendi Filmen hala sumatzen dugu. Mendiko Zinemari zor diogun miresmenetik, berezko dituen energia eta inspirazioa eskaini nahi dizkiegu beharrean direnei. Baita ilusioa ere. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak 13. edizioa beteko du aurten, eta seguru gaude haren Sail Ofizialerako hautagaitza aurkezten duten pelikula guztiek balore on horiek guztiak ekarriko dizkigutela” adierazi dute jaialdiaren antolatzaileek.

Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak ( alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura, …) jorratzen dituzten filmek, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoek,  parte hartu ahal izango dute.

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute Eguzkilore garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 24.000€ banatuko dira, taretan, Zuzendari Onena, Gidoi Onena, Argazkilaritza Onena, Epaimahaiaren Saria, Mendiko Film Onena, Eskaladako Film Onena, Euskarazko Film Onena, eta abar.

Web ofizialean www.mendifilmfestival.com badituzue  xehetasun guztiak.

 

Exit mobile version