MUSIKA

BBK Live jaialdia aurkeztu dute

Uztailaren 11, 12 eta 13an egingo dute aurtengo BBK Live jaialdia Kobetamendin, eta ekimen erraldoi horren antolatzaileek iragarri dutenez, The Strokes, Liam Gallagher, Thom Yorke, Rosalía, Weezer, Suede, The Good, The Bad & The Queen, The Blaze, Vince Staples, Hot Chip, Laurent Garnier dira ehun artistaren artean nabarmenduko diren ahotsak. Bilbo nazioarteko jaialdien panoramako hiri garrantzitsuenen artean kokatu da beste behin ekimen zerraldoari esker.

Nazioarteko proiekzio handia duen jaialdia Kobetamendin egingo da berriz, mendialde naturalean, eta luxuzko kartelarekin, “kantitatea baino, kalitatea bermatu nahi baitugu” esan du Alfonso Santiago Last Tourreko zuzendariak.

Aurten 12 agertoki antolatu dituzte eta horietarik 7 Kobetamendik jarriko dira, jaialdiaren eremuaren baitan.

Hala, Agertoki Nagusian, artistarik nabarmenenak arituko dira: The Strokes taldea, Liam Gallagher, Rosalía, Suede, Hot Hip edota Vetusta Morla.
Bestean agertokian arituko dira Thom Yorke Tomorrow’s Modern Boxes taldekoak, The Good, The Bad & The Queen, Nils Frahm edo The Blaze.
Agertoki Txikian artista eklektikoenen emanaldietarako egongo da prest: The Voidz, Slaves, Mueveloreina edota Pony Bravo.
Firestone, banda hasiberrien tokia izango da: Delaporte, Baiuca, Lester y Eliza, Georgia, Perro edo Boy Azooga. Azkenik, Basoa jaialdiko elektronikaren magiaz beteko da berriro ere, eta Lasai jaialdiaren balkoia izango da.

Jaialdiko kanpalekuko jendeari harrera beroa egiteko eta musika ona eskaintzeko Akelarre programazioa ondu da. Hainbat kontzertu eta jarduera antolatu dira jendea asper ez dadin.

Eta azkenik, Bereziak ekimenarekin, Bilboko kaleetara eraman nahi da musikarik onena. Programazioa zabala izango da eta jende guztiarentzako atsegina. Lau agertokitan banatuko da: Isozaki dorreak Carrefour, Albiako lorategiak Cinzano, Areatza Heineken, eta BBK areatoaren pareko agertokia, Kale Nagusian. Programazioa ostegunean hasiko da Mastodonte taldearekin, eta Kale Nagusian bertan egingo dute emanaldia. Hor ere Anni B Sweet, Gimnástica, Los Hermanos Cubero, Mujeres, Ortiga eta abar arituko dira.

Jaialdiko musika-programazioaz gain, aurtengo berrikuntza Bilbao BBK Live Experience! izango da. Kultura-etxe, museo eta dendek jaialdiarekin bat egin dute eta jaialdiko eskumuturrekoa izateak deskontuak lortzeko aukera emango du bai dendetan, bai Museo Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, eta Athletic Club Museoa bisitatzeko.

Azkenik, nabarmendu behar da eraso sexisten aurkako protokoloa zabalduko dela, eta  Ez beti da Ez. No es no mezua lau haizetara zabalduko dutela beste behin ere.

Ordutegiak, informazio baliogarria,  eta artisten gaineko datu guztiak: BBK Live.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button