LITERATURA

Sidecar arima duten bi

Harkaitz Cano eta Beñat Barandiaranen Sidecar arima emanaldia izango da gaur, euskararen egunaren harira, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko BBk aretoan.

Harkaitz Cano idazlearekin eta Beñat Barandiaran gitarra jolearekin batera, zenbait autoreren letren zentzuetatik egingo dugu ibilbidea, esaterako, Leonard Cohen, Leopoldo Maria Panero, Mario Benedetti…

“Beñat oso gitarra jotzaile malgua da, flamenkotik hasi eta metalerainoko doinuak jotzen trebea, eta emanaldi apetatsu bat egitea erabaki genuen. Tonu ezberdineko poemak bildu nahi ditut, hari nagusirik gabe; baina bi plazako sidekarraren bi zenbaki horrekin jokatuz. Gerardo Markuletak aspaldi ironia zorrotzez idatzi bezala, bizitza bakarkako lana da, baina batzuetan binaka jartzen gara, argazkietarako. (…)
Sidekarra bi pertsona joaten ziren 1950eko hamarkadako ibilgailua da, gaur egun absurdua bihurtu dena. Horrekin jokatu dugu gure errezitaldiari izena jartzerakoan”, esan du Canok abagune honetarako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button