IKUS-ENTZUN

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Donostian

Gaur bertan hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astea, eta azaroaren 1era bitarte, urteko film labur eta luze entzutetsuenak eta  bestelako ekitaldi paralelo batzuek osatuko duten egitarau oparoaz gozatu ahalko dute genero horren jarraitzaileek.

Udazkenez, ohi den bezala, beldurrak bisita egiten dio Donostia hiriari, une honetako fantasia eta beldurrezko film lazgarrienekin. “Film luzeak eta laburrak, oraingo eta betidaniko izenburuak, zientzia-fikzioa eta animazioa, terrore basatiena eta urteko film irrikatuenak”.

Gaur eta bihar, hartara, honako filmak emango diote egitarauari hasiera: ¿Quién Puede Matar A Un Niño? (Narciso Ibáñez Serrador, 1976); The Wicker Man (Robin Hardy, 1973); El Hoyo (Galder Gaztelu-Urrutia, 2019); I Walked With A Zombie (Jacques Tourneur, 1943) eta Little Monsters (Abe Forsythe, 2019).

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astean 12 film laburrek hartuko dute parte Film Laburren Nazioarteko  Sailean. Animaziozko Film Labur Sailean aldiz, 9 film aurkeztu dira. Eta Estatuko Film Laburren sailean, beste 8 film labur arituko dira lehian.

Aurtengoan ere, hiru sari emango dira: Publikoaren Saria (1.000€), Nazioarteko Epaimahaiaren Saria (1.000€) eta Gazte Epaimahaiaren Saria. Eta betiko legez, horretaz gain, erakusketek eta hainbat jarduera paralelorekin gozatzeko parada eskainiko du  fantasiazko eta beldurrezko zinemaren urteroko festak.

Ikusi eta jakin beharreko guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button