IKUS-ENTZUN

Bazterretako zinema, Leioako “Perseo Zineforum” ekimenaren barruan

Hil honetan, eta gaur abiaturik, hainbat film interesgarri emango dituzte Leioako Udalak  antolatzen duen Perseo Zineforum ekimenaren barruan.

Gaur berton, otsailak 4,  Border (Ali Abbasi, 2018) izeneko filma pantailaratuko da. Film horrek zibilizazioaren eta barbaroaren arteko  mugak, gizakiaren eta animalien arteko mugak zeintzuk diren planteatzen du. Ezberdinak izaten garenean, bestelako identitatea dugula sentitzen dugunean.

Datorren astean,  Frantziatik datorren Les Misérables (Ladj Ly, 2012) lana pantailaratuko dute. Ona eta txarra dikotomiaz, etika eta justizia, zapalduen aldeko aldarria. Dena du film horrek.

Otsailaren 18an, Galiziako produkzioa izango da protagonista: O que arde (Oliver Laxe, 2019). Larreko Galiziari egindako kantua da lana. Gizakiaren eta naturaren arteko harremanak aztertu nahi izan ditu zuzendariak, emozio eta sentimendu sakonak azaleratu nahian.

Azkenik, Parasite, 2019ko Bong Joon-ho korear zinema zuzendariaren film komikoa da. Filmak Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazteaz gain, oso kritika onak jaso ditu. Bi familiaren arteko harremanaren inguruko komedia beltza da.

Zikloaren gaineko bestelako datuak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu