IKUS-ENTZUN

“Euskal emakume zinemagileak” zikloaren azken saioa, Artiumen

Euskadiko Filmategiak antolatuta eta Artium Museoan garatzen ari den Euskal emakume zinemagileak I zikloa amaitzear dago.

Zikloan euskal emakume zinemagileen bederatzi film proiektatu dira, tartean Arantxa Lazkano, Mirentxu Purroy, Julia Juaniz, Bertha Gaztelumendi, Helena Taberna, Aizpea Goenaga, Mireia Gabilondo, Ana Diez eta Maite Ruiz de Austriren lanak. Euskal emakume zinemagileen zikloa hiru urtez luzatuko da gutxienez, film luze bat behintzat filmatu duten euskal emakume zinemagileen talentua erakusteko.

Hil honetan, Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2005), Erlauntza (Mireia Gabilondo, 2020), eta Todo está oscuro (Ana Diez, 1997) filmak pantailaratu dira.
Eta gaur berton, abenduaren 23an, azken saioa izango da: Kamarada (Julia Juániz, 2019). “Celestino Uriarte askatasunaren aldeko borrokan bere bizitza eman zuen iraultzailea izan zen. Haren biografiak, hainbat testigantzen bidez, errepublika sozialaren eta nazioen autodeterminazioaren alde borrokatu zuten eta kapitalismoaren eta faxismoaren aurka fronte ezberdinetan egon ziren pertsonen ametsetan barneratzen gaitu”.

Zikloaren gaineko programa guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button