MUSIKA

“Bazter Fest” jaialdiaren uztaileko programazioa prest

Bazter Fest ekimenean emakumezkoen rap-a eta bestelako musikak dira protagonista. Astelehenero, eta hainbat astez, musika-topaketa bat egingo da herriko raperekin, 20:00etan, Zoom plataformaren bidez eta Bilbao Kultura YouTubeko kanalean.

Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak antolatu dute programa honen seigarren edizioa, non bertoko hainbat rapera protagonista izango diren. Bazter Fest-ek “eskua luzatzen die tokiko talde eta artistei, haien lana partekatuz eta zabalduz, eta bizi dituzten ziurgabetasun-une hauetan lagunduz”.

La Basuk, Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile eta kide denak eta hasieratik proiektu honen bultzatzaile denak, ordubeteko jardunaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu. Jaialditik pasatu diren batzuk honakoak dituzue: Las Tea Party DJs, Eva Mena, VitterSweet, Lohitzune Lohi, eta Mad Muasel.

Eta uztailean honakoak arituko dira: uztailaren 6an, Ziztada; uztailaren 13an, Gara Freedom (elebidun); uztailaren 20an, MiniMi Beatbox (erderaz), eta uztailaren 27an, Alas Glow (elebidun). Azkenik, abuztuaren 3an,  Kenna I (euskaraz) arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu